Asteburu honetan jokatuko dira azken finalak Bukatzear da Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Kutxa Saria. Izan ere, asteburu honetan azken finalak jokatuko dira. Han-hemenka, zortzi jaialdi izango dira, final ugarirekin; bada non aukeratua, behintzat. Ondoren azalduko ditugu xehetasunak: *Abenduak 17, ostirala, 20:00, Deba 1. Eskuz binaka kadeteak (3. maila): EUSKAL JOLAS 2 / GOIERRI 2….
Eguraldi txarrak eragin du atzerapena; ligaxkako azken partida, finalerdia eta finala falta dira jokatzeko Eguraldi txarrak eragindako hainbeste atzerapenen ondoren, eta abenduko igandeetan falta den ligaxkako partida ezin izango dela jokatu ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Saria behin-behinean bertan behera uztea erabaki du. Udaberrian ekingo zaio berriro lehiari, lehenik Behar Zana…
Eguraldi txarrak eragin du atzerapena; ligaxkako azken partida, finalerdia eta finala falta dira jokatzeko
22-19 irabazi zion Aurrera Saiaz 2 taldeari Tolosako Beotibarren; jaialdiko lehen partidan, eskuz banaka kadeteen mailan, Zazpi Iturrik jantzi zuen txapela, Aurrera Saiaz 4-18 mendean hartuta
Gipuzkoako txapela nork jantziko lehiatuko dira, larunbatean, Tolosako Beotibarren; Aurrera Saiaz eta Zazpi Itturrien arteko eskuz banakako kadeteen mailako finala ere izango da ikusgai
Hurrenez hurren, 1. 2. eta 3. mailan jantzi dituzte txapelak; Altzatarra 2 taldeak irabazi du 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala

