17:00etan izango da jaialdia, Debako Aldats pilotalekuan
Larunbat honetan jokatuko da Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 17:00etan, Debako Aldats pilotalekuan. Andoain eta Oiartzun izango dira aurrez aurre. Andoain Donostiari gailendu zitzaion finalerdietan (3-1 irabazi zion; 142 tanto egin zituen Andoainek eta 136 Donostiak). Eta Oiartzunek Olaberria utzi zuen kanpoan (3-1 irabazi zion; 145 tanto egin zituen Oiartzunek eta 104 Olaberriak). Ondoren zehazten dugu finalaren jaialdia:
*Ekainak 11, larunbata, 17:00, Deba-Aldats: ANDOAIN / OIARTZUN
Larruzko paleta: Altuna-Lete / Aizpuru-Garcia
Pala motza: Iradi-Zabala / Ezkerro-Argote
Azken bi urtetako txapelduna da Andoain; horiexek dira, hain zuzen ere, dituen txapelak, 2. Oiartzunek ere 2 txapel ditu irabaziak, 1996an lehena eta 2001ean bigarrena. 2009ko finala errepikatuko da oraingo honetan. Urte hartan Andoainek irabazi zuen; 2011koa ikusteko dago.
Bestetik, eskuko lehian finalerdien joaneko partidak jokatuko dira jardunaldi honetan: Oiartzun / Hernani eta Azkoitia / Donostia. Eta zesta-puntan ligaxkako 6. eta azken jardunaldia.
Gogoratu behar dugu 34 herri ari direla parte hartzen aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago.
– Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.
– Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.
– Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.
Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:
ESKUA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA
– Egutegia:
Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8
Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19
Finala: ekainak 26
PALA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA
– Egutegia:
Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finala: ekainak 12
ZESTA-PUNTA
– Ligaxka (joan-etorria).
– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA
– Egutegia:
Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12
Finala: ekainak 19
Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…


.jpg)