Lehiaketa

Udaberri Sariko neska jubenilen gomazko paletako finala, ostiralean, Anoetan

Orio eta Intxurre 2 izango dira aurrez aurre

Ekainaren 3an, ostirala, jokatuko da Udaberri Sariko neska jubenilen gomazko paletako finala, Anoetako Alkartasuna frontoian. 19:00etan hasiko da jaialdia, eta Orio eta Intxurre 2 taldeak izango dira aurrez aurre:

*Ekainak 3, ostirala, 19:00, Anoeta-Alkartasuna

1. ORIO (Indo-Beldarrain) / INTXURRE 2 (Senperena-Goitia)

Joan den astean jokatutako finalerdietan Oriok (Indo-Beldarrain) 30-24 irabazi zion Intxurre 1 taldeari (Otamendi-Arteaga). Eta jaialdiko beste norgehiagokan Intxurre 2k (Senperena-Goitia) 30-16 hartu zuen mendean Intxurre 3 taldea (Gallurralde-Murua)

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan, eta www.blogak.com/emakumeapilotari.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.