Lehiaketa

Gipuzkoa txapeldunorde federazioen arteko GRAVN Sarian

Ezker horman zein trinketean sailkatu da bigarren postuan, Nafarroaren atzetik

Urtetik urtera gero eta maila hobea ari da erakusten Gipuzkoako selekzioa, eta pixkanaka ari da jasotzen egindako lanaren ordaina. Federazioen arteko GRAVN txapelketan bigarren sailkatu da aurten, iazko hirugarren postua hobetuz. Txapeldunorde izan da, gainera, bai ezker hormako lehian eta baita trinketekoan ere. Nafarroako selekzio indartsua izan da, beste behin, onena. Beraz, pozik egoteko moduko emaitza, zalantzarik gabe.

Ondoren zehazten ditugu txapelketako sailkapenak:


EZKER HORMA 

1. Nafarroa
2. Gipuzkoa
3. Bizkaia
4. Araba
5. Errioxa


TRINKETA

1. Nafarroa
2. Gipuzkoa
3. Bizkaia
4. Araba
5. Errioxa

Webgune honetako Selekzioak atalean duzue txapelka honen inguruko informazio gehiago: ezker horman zein trinketean Gipuzkoa ordezkatu duten pilotarien zerrenda, emaitza guztiak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.