Lehiaketa

Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, igandean, Villabonan

Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa) izango dira aurrez aurre

Eguraldi txarra zela medio, behin-behinean bertan behera utzi behar izan zen XLVII. Enrique Abril Errebote-Txapelketa-Kutxa Saria. Bada, hilabete batzuk geroago ekin zaio lehiaren azken txanpari. Eta asteburu honetan jokatuko da finala. Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa) izango dira aurrez aurre. 11:30ean hasiko da jaialdia, Villabonako Errebote plazan. Aurretik, 10:00etan, Plazako Gipuzkoako Txapelketako jubenilen mailako finala jokatuko dute Txost  eta Behar Zana 1 taldeek. Ondoren zehazten ditugu hitzorduak:

*Ekainak 12, igandea, Villabona-Errebote plaza

1. Plazako Gipuzkoako Txapelketako jubenilen mailako finala: TXOST / BEHAR ZANA 1
2. Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Sariko finala: KAPITO HARRI / ZUBIETA

Euskal Herriko sei taldek hartu dute parte aurtengo Enrique Abril Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste bi Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri). 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.