Andoain, Donostia, Olaberria eta Oiartzun dira hautagaiak
Azken txanpan sartu da 2010-11ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Saria. Hain zuzen ere, asteburu honetan jokatuko dira finalerdien itzulikoak. Andoain, Donostia, Olaberria eta Oiartzun lehiatuko dira finalerako txartelen bila. Hona hemen bi jaialdiak:
* Ekainak 3, ostirala, 20:00, Donostia: DONOSTIA / ANDOAIN
Larruzko paleta: Navarro-Sarasola / Altuna-Lete
Pala motza: Arozena-Unanue / Iradi-Zabala
* Ekainak 3, ostirala, 20:30, Olaberria: OLABERRIA / OIARTZUN
Larruzko paleta: G. Arrieta-Olaran / Aizpuru-Garcia
Pala motza: I. Arrieta-Garrido / Ezkerro-Argote
Andoainek eta Donostiak bana berdindu zuten joanekoan: 27-35 eta 40-38, eta 6 tantoko aldea du Donostiak (67-73). Oiartzunek eta Olaberriak ere bana berdindu zuten: 30-35 eta 40-23, baina Oiartzunek 12 tanto ateratzen dizkio Olaberriari (70-58).
Finala ekainaren 11n izango da, larunbata, 17:00etan, Debako Aldats pilotalekuan.
Bestetik, eskuko lehian final-laurdenen itzuliko partidak jokatuko dira jardunaldi honetan, eta zesta-puntan ligaxkako 5. eta azkenaurreko jardunaldia.
Gogoratu behar dugu 34 herri ari direla parte hartzen aurtengo edizioan, iaz baino 1 gutxiago.
– Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.
– Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.
– Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.
Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:
ESKUA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA
– Egutegia:
Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8
Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19
Finala: ekainak 26
PALA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA
– Egutegia:
Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finala: ekainak 12
ZESTA-PUNTA
– Ligaxka (joan-etorria).
– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA
– Egutegia:
Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12
Finala: ekainak 19
Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…


.jpg)