Herriartekoaz gain, jokoan dira Udaberri Txapelketa eskuz banaka 4 t´erdian, Udaberriko Errendimenduko Txapelketa eta Talentudunen Txapelketa
Martxan dira 2010-11 denboraldiko azken txapelketak. Herriartekoaz gain, hainbat lehia dira jokoan: Udaberri Txapelketa eskuz banaka 4 t´erdiaren barruan, Udaberriko Errendimenduko Txapelketa eta Talentudunen Txapelketa, besteak beste.
Ondoren zehazten ditugu lehia hauen inguruko zenbait datu:
UDABERRI TXAPELKETA (ESKUZ BANAKA 4 1/2AN)
– Kadeteak, jubenilak eta nagusiak.
– Eskuz banaka.
– 4 t´erdiaren barruan.
– Finalak: ekainak 26.
UDABERRI TXAPELKETA (ERRENDIMENDUA)
– 2. urteko alebinak eta infantilak.
– Eskuz binaka.
– Kantxa osoan.
– Finalak: ekainak 26.
TALENTUDUNEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA
– 2. urteko alebinak eta infantilak.
– Eskuz banaka.
– 2. urteko alebinak, 4aren barruan. Infantilak, 4 t´erdiaren barruan.
– Finalak: ekainak 18.
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa hauen inguruko xehetasun guztiak.


