Maiatzaren 26an izango da, 20:30ean, Donostiako Kirol Etxean
Datorren ostegunean, hilak 26, aurkeztuko da, Donostiako Kirol Etxean, Trinketeko Emakumeen Paleta Argentinarreko II. Kutxa Sari Nagusia. 20:30ean hasiko da ekitaldia, eta txapelketaren xehetasunak emateaz gain, pilotari parte-hartzaileen zein erakundeetako ordezkarien argazkia ere aterako da.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean, eta www.blogak.com/emakumeapilotari atarian.


