Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Sariko finalak jokatuko dituzte, larunbat arratsaldean, Azkoitian. 2. urteko alebin kategoriako eta infantil kategoriako pilotariak lehiatu dira txapelketa honetan, buruz buru. 16:30ean hasiko da jaialdia: lehenik, Lapke klubeko (Lazkao) Artola eta Txapagain klubeko (Ordizia) Alberdi izango dira aurrez aurre, alebinen finalean; ondoren, infantilenean, Bergarako Olanok eta Ilunpeko (Azpeitia) Lizarraldek neurtuko dituzte indarrak. Jaialdia…

