Jon eta Ibai Urbietak (Urbieta I eta Urbieta IV, hurrenez hurren) osatutako bikoteak irabazi du Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Sariko bigarren edizioa. 8-13 nagusitu dira Xabier eta Andoni Urbietaren (Urbieta II eta Urbieta III) kontrako finalean. Maila handiko aurrez aurrekoak utzi ditu aurten ere Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatutako txapelketak:
Maiatzak 24, igandea, 11:30, Zizurkil-Zimiterioa
1. Eskuz binaka, nagusiak:
Xabier Urbieta Otaegi, URBIETA II (Behar Zana) -Andoni Urbieta Etxeberria, URBIETA III (Txost) 8
Jon Urbieta Otaegi, URBIETA I (Behar Zana)-Ibai Urbieta Etxeberria, URBIETA IV (Txost) 13
Finala ikusteko aukera izan ez eta oraindik ikusi nahi duenak gure Youtube kanalean (@GipuzkoaPilotaEmankizunak) du emankizuna, esteka honetan.
Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Pasaka-Zizurkilgo Zimiterioa-Eskuz binaka nagusiak txokoan aurkituko duzue txapelketaren informazio guztia.



