Lehiaketa

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak, larunbatean, Amasan

Larunbatean bukatuko da Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketa, binakako finalekin, Amasan. Hiru final izango dira ikusgai, 10:30ean hasita: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta; liga gorria eta liga urdina) eta gurpil aulkiko bat beste bat (gomazko paleta):

Maiatzak 16, larunbata, 10:30, Amasako Udal pilotalekua
1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga gorria:
Josu Eskisabel Egaña (Zumaia)-Leire Esnal Urbieta (Zumaia)
Alvaro Valor Portalo (Zarautz)-Hodei Asteasu Santos (Mindara)
2. Gomazko paleta, gurpil aulkia:
Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Edorta de Anta Lekuona (Kemen)
Manuel Quesada Morillas (Kemen)-German Elkoro Elzo (Kemen)
3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga urdina:
Xabat Askasibar Baleztena (Antzuola-GKEF)-Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara)
Mikel Vega Etxezarreta (Mindara)-Erik Dima Gaton Miranda (Mindara)

Azaldu Amasako frontoira pilotariak animatzera! Eta, ezin baduzu joan, jaialdia gure Youtube kanalean (@GipuzkoaPilotaEmankizunak) emitituko dugu zuzenean (esteka honetan klikatu); datorren astean Hamaika telebistak (astelehenean, 22:00etan) eta 28 kanalak ere emango dute.

Zorte on denoi eta festa polita izan dadila!

Binakako-finalak-kartela-scaled
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.