Igandean izango da ikusgai Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Sariko finala, Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatutako maila handiko txapelketarena, hain zuzen ere. Eta iazko finala errepikatuko da, gainera: ‘Urbietarren arteko lehia’ izango da berriro. 11:30ean hasiko da aurrez aurrekoa, Zizurkilgo Zimiterioan:
Maiatzak 24, igandea, 11:30, Zizurkil-Zimiterioa
1. Eskuz binaka, nagusiak:
Xabier Urbieta Otaegi, URBIETA II (Behar Zana)-Andoni Urbieta Etxeberria, URBIETA III (Txost)
Ibai Urbieta Etxeberria, URBIETA IV (Txost)-Jon Urbieta Otaegi, URBIETA I (Behar Zana)
Zizurkilera joan ezin duenak ere jaialdia zuzenean ikusteko aukera izango du, gure Youtube kanalean (@GipuzkoaPilotaEmankizunak).
Pasaka plaza librean jokatzen ez den joko zuzen bakarra da. Leku itxietan jokatzen da, hala nola arkupeak (zimiterioak edo udaletxeetako arkupeak), trinketak eta frontoi motzak. Modalitate hau neguko joko gisa ezagutzen da, eta eskuz nahiz eskularru motzarekin joka daiteke. Pilota sarearen gainetik pasa behar da, eta pilota goxoa erabiltzen da, trapu asko eta kizkirik gabea. Guantearekin jokatuz gero, pilota handiagoa izaten da. Sarea kantxaren erdian jartzen da, eta joko zuzen guztietan bezala, kintzeak kontatzen dira. Hala ere, pasakan ez dago arraiarik, laxoan, bote luzean eta errebotean ez bezala.
Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Pasaka-Zizurkilgo Zimiterioa-Eskuz binaka nagusiak txokoan aurkituko duzue txapelketaren informazio guztia.


