Txapelketa guztian zehar bezala, maila politarekin eta giro bikainarekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketa, binakako finalekin, Amasan. Eskisabel-Esnal bikoteak irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako multzo gorriko finala, eta Askasibar-Sagarmendi bikoak multzo urdinekoa; gurpil aulkiko gomazko paletako lehian, Senperena-De Anta bikoteak jantzi ditu txapelak:
Maiatzak 16, larunbata, 10:30, Amasako Udal pilotalekua
1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga gorria:
Josu Eskisabel Egaña (Zumaia)-Leire Esnal Urbieta (Zumaia) 25
Alvaro Valor Portalo (Zarautz)-Hodei Asteasu Santos (Mindara) 17
2. Gomazko paleta, gurpil aulkia:
Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Edorta de Anta Lekuona (Kemen) 25
Manuel Quesada Morillas (Kemen)-German Elkoro Elzo (Kemen) 11
3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga urdina:
Xabat Askasibar Baleztena (Antzuola-GKEF)-Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara) 25
Mikel Vega Etxezarreta (Mindara)-Erik Dima Gaton Miranda (Mindara) 7
Laster izango da ikusgai binakako finalen irudi bilduma ‘Argazkiak’ txokoan.
Lerro hauetatik parte hartu duten pilotari guztiak zoriondu nahi ditugu, eta txapelketan bidelagun izandakoei eskerrak eman.

