Iazko arantza atera ahal izan du Hernanik, ibilbide ona egin eta Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa irabazita. Aduna izan du aurkari finalean, bere lehendabiziko txapela jantzi nahi zuen herria; historia egin dute, hala ere, adunarrek, finalera iritsita. Bi herrietako zaleek bete zuten Atano III.a, giro onez bete ere, finala euskal pilotaren festa handia bihurtuz: HERNANI 3…

