Emakume pilotarien jaialdi apartaz gozatzeko aukera izango da, larunbat goizean, Donostiako Atano III.ean: Goiener Sariko finalak. 10:00etan hasita, eskuz banakako sei partida izango dira ikusgai: Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako partida bat (alebinak eskuz banaka), Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako 3 partida (buruz buru lau t’erdian, alebinak eta infantilak 1. eta 2. maila), eta Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako beste bi (jubenilak eta nagusiak, eskuz banaka lau t’erdian):
Ekainak 13, larunbata, 10:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz banaka, alebinak. Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa:
Alaia Roteta Etxaide (Zarautz)
Aizpea Sorarrain Blas (Alkiza)
2. Eskuz banaka lau t’erdian, alebinak. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa:
Intza Agirre San Sebastian (Lapke)
June Bergara Zeberio (Oiarpe)
3. Eskuz banaka lau t’erdian, infantilak 2. maila. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa:
Katixa Ibarbia Oiarzabal (Ziotza)
Arhane Txapartegi Ugartemendia (Tolosa)
4. Eskuz banaka lau t’erdian, infantilak 1. maila. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa:
Ainere Azpiazu Moreno (Lapke)
Laia Gastiain Ituarte (Abantzu)
5. Eskuz banaka lau t’erdian, kadeteak. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa:
Intza Arruti Lertxundi (Ziotza)
Arhane Rey Ganborena (Alde Zaharra)
6. Eskuz banaka lau t’erdian, nagusiak. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa:
Itxaso Erasun Gorostidi (Behar Zana)
Madalen Etxegarai Zelaia (Aloña Mendi)
Hamaika telebistak eta 28 kanalak zuzenean eskainiko dute jaialdia, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren YouTube kanalean ere finalak ikusteko aukera izango da.

