Hauxe izango da goiztiarrena, asteburu honetan hasiko baitira partidak; gainontzeko espezialitateak hilaren 19ko jardunaldian gehituko zaizkio Joan den asteburuan abiatu zen 2010-11 denboraldia, Enrique Abril Errebote Txapelketarekin. Bada, jardunaldi honetan, beste txapelketa bat gehituko zaio: ezker hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa, hain zuzen ere. Txapelketarik parte-hartzaileena da, espezialitate guztietan jokatzen dena. Eta pala izango da…

