Gomazko paleta mutil nagusien 1. eta 2. mailako finalak izango dira ikusgai, Loiolan; eskuz binaka nagusien 1. eta 2. mailakoak, Ikaztegietan; eta eskuz banaka nagusiena eta eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailakoa, Bergaran
2011-12ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Saria azken txanpan sartu da. Asteburu honetan (2011-11-27), zehazki, hainbat final jokatuko dira, hiru jaialditan banatuta: Donostia-Loiolan, Ikaztegietan eta Bergaran. Loiolan, gomazko paleta mutil nagusien 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, ostiralean; Ikaztegietan, bestalde, eskuz binaka nagusien 1. eta 2. mailako finalak, hauek ere ostiralean; eta Bergaran, azkenik, igandean, eskuz banaka nagusien mailakoa eta eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailako finala.
Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:
*Azaroak 25, ostirala, 19:00, Donostia-Loiola
1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: ZARAUTZ (Landa-Azpeitia) / LAGUNAK (Etxeberria-Gallastegi)
2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: AIA (Aizpuru-Eizmendi) / LOIOLATARRA (Peluaga-Huegun)
*Azaroak 25, ostirala, 20:00, Ikaztegieta
1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: BELOKI (Rodriguez-Intxausti) / INTXURRE (Urretabizkaia-Esnaola)
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: ILUNPE 2 (Etxaniz-Aizpuru) / USURBIL (Santxo-Urruzola-Altuna)
*Azaroak 27, igandea, 11:30, Bergara
1. Eskuz banaka, nagusiak: BERGARA (Muguruza) / USURBIL 2 (Aranalde)
2. Eskuz binaka, nagusien Ohorezko Maila: HERNANI (Ojuel-Gorrotxategi-Arrieta-San Sebastian) / ILUNPE (Larrañaga-Uzkudun)
Partida hauen berri duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Espezialitate hauen guztien lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.


