Ostiralean jokatuko dira finalerdiak
Igande honetan (2011-11-06) jokatuko dira, Ordiziko Beti Alai frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako eta pala motzeko finalak. Lau partida izango dira ikusgai: lehendabizikoa larruzko paletako 22 urtez azpikoen finala izango da; eta ondorengo hiru norgehiagokak pala motzeko finalak, hurrenez hurren, 3. mailako, 2. mailako eta 1. mailako lehiak. Hona hemen jaialdia:
*Azaroak 6, igandea, 09:30, Ordizia-Beti Alai
1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak:
USURBIL 1 (Zubeldia-Begiristain) / ALTZATARRA (Brosa-Martinez) edo TXOST (Loperena-Garmendia)
2. Pala motza, 3. maila:
EUSKAL JOLAS (Lopez-Etxeberria) edo OIANGU (Letamendia-Aranzegi) / USURBIL (Begiristain-Aizpurua) edo ALTZATARRA 1 (Sarasola-Polo)
3. Pala motza, 2. maila:
LANDARE 2 (Beniot-Pichel) edo TXOST 2 (Aizpuru-Argote) / TXOST 1 (Mena-Aierbe) edo USURBIL (Usabiaga-Arruti)
4. Pala motza, 1. maila:
REAL SOCIEDAD 3 (Eskisabel-Zabala) edo REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Unanue) / OIANGU 1 (Arrieta-Otero) edo ZUMAIA (Unanue-Etxarte)
Aurretik, beraz, finalerdiak jokatuko dira, zehazki ostiralean, hainbat lekutan. Partida horien berri jakiteko webguneko Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.


