Lehiaketa

Behar Zanak irabazi du Trinketeko Udazkena Saria

40-20 gailendu zitzaion Mundarrori Irungo Artalekun jokatutako finalean

Villabonako Behar Zana taldeak (Arruti-Esnaola) irabazi du 2011-12ko Trinketeko Udazkena Saria (eskuz binaka nagusien mailako lehia da). 40-20 hartu zuen mendean Astigarragako Mundarro taldea (Lizeaga-Salaberria), Irungo Artalekun joan den larunbatean (2011-11-26) jokatutako finalean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Azaroak 26, larunbata, 16:15, Irun-Artaleku

1. Eskuz binaka, nagusiak: BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola)  40  /  Mundarro (Lizeaga-Salaberria)  20

Behar Zanak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen txapelketa honetan, sailkapeneko ligaxka lehendabiziko postuan bukatu zuelako. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, Loiolatarra 1ek (I. Aldazabal-Ortiz de Arri) eta Mundarrok (Lizeaga-Salaberria), aldiz, finalerdietan neurtu behar izan zituzten indarrak finalerako beste txartela eskuratu ahal izateko. Mundarrok egin zuen azkenean aurrera, 40-29 irabazita.

  

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.