Eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, larunbatean, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Izarkom Sarian. Irurako Ametsa trinketak hartuko ditu bi jaialdiak: goizean kadeteek eta jubenilek jokatuko dituzte finalak, eta arratsaldean nagusi kategoriakoen txanda izango da. Azken jaialdi hau, nagusiena, gure YouTube kanalean zuzenean jarraitzeko aukera izango da, gainera, esteka honetan: https://youtube.com/live/9nbYXmS-DXg (bide batez, harpidetzera animatzen zaituztegu!: https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak)….

