Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketan, lehendabiziko finala izango da ikusgai, larunbatean, 12:30ean, Irungo Uranzu frontoian: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz buruko lehia. Mindara klubeko bi pilotari izango dira aurrez aurre: Eneko Sagarmendi Fernandez eta Erik Dima Gaton Miranda. Aurretik, 10:00etan hasita, beste hainbat lehiaz gozatzeko aukera izango da: adimen urritasuneko teniseko paletako partidak eta…

