Lehiaketa

Eskola Kiroleko alebinen eskuzko finala jokatuko dute, larunbatean, Donostian

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebin kategoriako eskuzko finalerdiak eta finala izango dira ikusgai, larunbatean, Donostiako Egia auzoan.

Parte-hartze handia izan duten eskualdekako faseen ondoren, zazpi taldek jokatu dute txapelketaren azken fasea (bi multzotan banatuta): Urnieta 3 (Gaztelumendi-Mitxelena) -Buruntza-, Eskoriatza 1 (Herrera-Galarraga) -Deba-, Alde Zaharra 1 (Lendinez-Lendinez) -Donostia-, Gaztelupe 1 (Ibarrondo-Agirre) -Goierri-, Oiarpe 2 (Amondarain-Etxebeste-Zabalo) -Oarso-, Zazpi Iturri 2 (Balerdi-Letamendia-Mariezkurrena) -Tolosaldea- eta Abantzu 1 (De las Morenas-Etxeberria) -Urola-. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortu dute finalerdietarako txartela: Zazpi Itturri 2, Alde Zaharra 1, Gaztelupe 1 eta Eskoriatza 1, hain zuzen ere.

Hauxe izango da, beraz, larunbateko jaialdia:

Maiatzak 9, larunbata, 16:00, Donostia-Egia
1. Finalerdia:
ZAZPI ITTURRI 2 (Mikel Balerdi Lima de Paiva-Ekaitz Letamendia Sagastume-Hodei Mariezkurrena Adurriaga)
ESKORIATZA 1 (Itoitz Herrera Etxebarriarteun-Unai Galarraga Zugasti)
2. Finalerdia:
GAZTELUPE 1 (Unax Ibarrondo Aranburu-Haizea Agirre Garmendia)
ALDE ZAHARRA 1 (Haran Lendinez Berasategi-Hur Lendinez Berasategi)
FINALA
1. finalerdiko irabazlea vs 2. finalerdiko irabazlea

Zorte on denei!

Lehiaketa-Emaitzak-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua txokoan dago jasota txapelketaren informazio guztia.

Finlalerdiak-eta-finala-eskuz-alebinak-Donostia-Egia-2026-05-09
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.