Gomazko paletako banakako lehen finalak jokatuko dituzte, larunbat arratsaldean, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: buruz buru zazpiaren barruan, hain zuzen ere. Tolosako Beotibar pilotalekuak hartuko du bi partiden jaialdia: Intxurre klubeko (Alegialdea) Altuna eta Kuku klubeko (Anoeta) Luisa izango dira aurez aurre lehenik, nagusien 2. mailan, eta Oteizako (Azkoitia) Epelde eta Beotibarko (Tolosa) Arregi…

