Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako zesta-punta banakako finalak ikusgai, igandean, Hondarribian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final gehiagoz gozatzeko aukera izango da, jardunaldi honetan; puntisten txanda izango da oraingoan. Zesta-puntako banakako finalak hartuko ditu, igandean, Hondarribiko Jostaldi frontoiak:

Maiatzak 10, igandea, 10:00, Hondarribia-Jostaldi
1. Zesta-punta banaka, kadeteak:
BEOTIBAR-Oier Sarasola Arana
DANOK BAT-Erik Agirregomezkorta Prieto
2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
DANOK BAT-Alain Agirregomezkorta Txurruka
ZUMAIA-Mikel Silveti Egaña
3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
HONDARRIBIA-Mattin Bereau Sagarzazu
HONDARRIBIA-Julen Basterra Larzabal
4. Zesta-punta banaka emakumeak, nagusiak:
GAZTELEKU-Naroa Merino Pineda
DANOK BAT-Maite Ortiz de Mendibil Beltran de Heredia

Finalak-ZPBAK-ZPBIJ-ZPBIneskN-ZPBIN-Hondarribia-2026-05-10

Bestalde, jardunaldi honetan beste bi lehia jarriko dira martxan Gipuzkoako Txapelketan: palakoa eta emakumeen gomazko paleta banaka bost t’erdikoa.

3 taldek jokatuko dute Palako Gipuzkoako Txapelketan, kategoria bakarrean. Ligaxkari ekingo diote asteburuan, eta finala maiatzaren 31koan izango dute.

Emakumeen gomazko paleta banaka bost t’erdikoan, bestalde, 22 palista lehiatuko dira: 11 jubeniletan (7 1. mailan eta 4 2. mailan) eta beste 11 pilotari nagusietan (6 1. mailan eta 5 2. mailan). Ligaxka jokatu ondoren, ekainaren 21ko astebururako aurreikusten dira finalak.

Lehia hauei guztiei buruzko informazioa, Lehiaketa-Emaitzak-Federatua atalean.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.