Txapelketa ofizialen 2025-26 denboraldia agurtuko dugu, jardunaldi honetan, azken finalarekin: Gipuzkoako Errebote Txapelketako lehia. Txost eta Zubieta 1 taldeak izango dira aurrez aurre, igandean, 10:30ean hasita, Oiartzungo beheko plazan:
Uztailak 5, igandea, 10:30, Oiartzun-beheko plaza
1. Errebotea, nagusiak:
TXOST (Joseba Azpiroz Iriarte, Andoni Urbieta Etxeberria, Ugaitz Susperregi Ibarguren, Txomin Nazabal Etxebeste, Andoni Zabala Lekuona)
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre, Jon Argote Beloki)

