Hernanik eskuz, Andoainek erremintaz eta Azkoitiak gomazko paletaz. Hiru herri hauek irabazi dute 2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren, Aduna, Errenteria eta Tolosa.
Finaletako jaialdi guztiak laburbildu ditugu ondorengo lerrotan:
ESKUA. HERNANI 3 / ADUNA 0
1. Eskuz binaka, kadeteak:
HERNANI (Oier Arsuaga Zabala-Liher Zugasti Amenabar) 22
ADUNA (Hodei Barriola Arrospide-Xuhar Iparragirre Aburuza) 9
2. Eskuz binaka, jubenilak:
HERNANI (Ekhi Oses Barberena-Manex Alberdi Santa Cruz) 22
ADUNA (Aier Aburuza Arretxe-Peru Cestau Sanchez) 5
2. Eskuz binaka, nagusiak:
HERNANI (Xabier Apaolaza Albistur-Markel Lizeaga Arostegi) 22
ADUNA (Andoni Olasagasti Goenaga-Joanes Cestau Sanchez) 9
ERREMINTA. ANDOAIN 1 (73) / ERRENTERIA 1 (60)
1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Ibai Iradi Berasategi-Aritz Rekalde Ezkurra) 33
ERRENTERIA (Ibon Eskisabel Mitxelena-Ruben Pichel Jimenez) 35
2. Pala motza:
ANDOAIN (Ibon Altuna Zabala-Koldo Ponce Iturralde) 40
ERRENTERIA (Yorel Martinez Garcia-Abel Pichel Jimenez) 25
GOMAZKO PALETA. TOLOSA 1 / AZKOITIA 2
1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
TOLOSA (Jon Aldazabal Etxeberria) 3
AZKOITIA (Iker Epelde Agirre) 20
2. Gomazko paleta, binaka:
TOLOSA (Karim Laamirni Agirrezabal-Julen Izagirre Zabala) 20
AZKOITIA (Marcos Azpiroz Izagirre-Igor Larrañaga Arrieta) 14
3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
TOLOSA (Odei Arregi Aizpitarte) 13
AZKOITIA (Jokin Aizpuru Irazusta) 20
Ondorengo pilotariek osatu dute Hernaniko taldea 2026ko edizioan: Oier Arsuaga Zabala, Aieko Azpeitia Bengoa, Ekhi Galdos Uzkiano, Xuhar Hernandez Miner, Aratz Labaka Etxeberria, Unax Mendiable Ezeiza, Hegoi Zabala Moreno, Lier Zugasti Amenabar, Manex Alberdi Santa Cruz, Amets Makatzaga Agirre, Ekhi Oses Barberena, Martin Alberdi Rodriguez, Oier Azpeitia Bengoa, Xuban Iturbe Morcillo, Oihan Legarreta Aranburu, Unax Manterola Miranda, Unax Pascual Etxegoien, Josu Altuna Irazusta, Xabier Apaolaza Albistur, Garikoitz Arizmendi Arruti, Unai Etxarri Lujanbio, Jon Jara Aldabe, Markel Lizeaga Arostegi, Anartz Oiarzabal Uria eta Xabier Salaberria Oiarbide.
Hauexek izan dira Andoaingo palistak: Xabier Alkorta Atorrasagasti, Ibon Altuna Zabala, Ibai Iradi Berasategi, Iñaki Lopez de Munain Oñederra, Koldo Ponce Iturralde eta Aritz Rekalde Ezkurra.
Eta Azkoitiko ordezkariak, hauexek: Amaia Aizpuru Aldalur, Jokin Aizpuru Irazusta, Marcos Azpiroz Izagirre, Iker Epelde Agirre, Aitor Juaristi Juaristi eta Igor Larrañaga Arrieta.
Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 58 edizioetatik Hernanik 53 alditan hartu du parte. Aurtengoa irabazita (Adunari, hain zuzen), 6. txapela gehitu dio bere palmaresari; gainontzeko bostak urte hauetan lortu zituen: 2000 (Azkoitiaren kontra), 2002 (Lasarte-Oria txapeldunorde), 2005 (Azkoitiaren aurka), 2011 (Donostiari) eta 2012 (Berrobiri). Eta beste 7 aldiz izan da txapeldunorde: 1973an (Segurak jantzi zuen txapela), 1999an (Azkoitia txapeldun), 2003an (berriro Azkoitia), 2004an (Azpeitiak txapela), 2009an (Bergara txapeldun), 2010ean (Azpeitiak irabazi zuen) eta iaz (Oiartzun txapeldun).
Andoain Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 35 aldiz. Garaipen honekin (Errenteriaren kontra), 9. txapela batu du; gainontzekoak urte hauetan jantzi zituen: 2009 (Oiartzun txapeldunorde), 2010 (Errenteriaren aurka), 2011 (Oiartzuni irabazita), 2013 (Olaberriari), 2016 (Debari), 2017 (Deba txapeldunorde), 2021 (Errenteriari irabazita) eta 2025 (Errenteria txapeldunorde). Eta 7 aldiz izan da txapeldunorde: 1997 (Donostiak irabazi), 1999 (Zarautzek), 2006 (Donostiak), 2008 (Donostiak), 2015 (Donostiak), 2022 (Errenteriak) eta 2024 (Errenteria txapeldun).
Azkoitiak ere Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, hau da, 8 bider. Aurtengoa irabazita (Tolosari), 4. txapela lortu du; gainontzekoak urte hauetan jantzi zituen: 2019 (Tolosaren kontra), 2021 (Donostia txapeldun) eta 2022 (Donostia). Ez da sekula txapeldunorde izan; lau final jokatu ditu eta laurak irabazi.
Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); jarraian da Azpeitia, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); Hernani eta Donostia, 6rekin (7tan txapeldunorde Hernani eta 4tan Donostia); Oiartzun, 5ekin (3tan bigarren); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Arrasate, 3kin (ez da inoiz txapeldunorde izan); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi, Ataun, Zaldibia eta Aduna (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).
Palaz, Andoain da sailkapen buru, 9 txapelekin (7 aldiz txapeldunorde); Donostia da atzetik, 8 txapelekin (6 aldiz bigarren); Errenteria ondoren, 7 txapelekin (7 bider txapeldunorde); Olaberria, 6 txapelekin (2tan azpitxapeldun); Oiartzun, 3kin (7 aldiz txapeldunorde); eta Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin (2 aldiz izan da azpitxapeldun Ordizia, eta behin ere ez Zarautz). Debak eta Altzok ez dute txapelik, baina 3 final jokatu ditu Debak eta 1 Altzok.
Gomazko paletaz, Azkoitia da lider sailkapenean, 4 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik dira Donostia eta Astigarraga, 2 txapelekin (2tan txapeldunorde Donostia eta behin Astigarraga). Tolosak, Azpeitiak, Mutrikuk eta Andoainek ez dute txapelik, baina laurak izan dira azpitxapeldun (Tolosa 2tan eta gainontzekoak behin).
24 herri lehiatu dira autengoan eskuz: Aduna, Aia, Albiztur, Alegia, Amasa-Villabona, Amezketa, Andoain, Antzuola, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Hernani, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Usurbil, Zaldibia, Zegama, Zestoa eta Zizurkil.
10 larruzko paleta eta pala motzez: Andoain, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria eta Ordizia.
Eta 18 gomazko paletaz: Zumarraga, Aia, Alegia, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Oiartzun, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
Denera, 498 pilotari elkartu ditu txapelketak: 290 eskuz, 75 palaz eta 133 gomazko paletaz.
Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.
Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai. Eta eskuzko jaialdiaren emanaldia, gure Youtube kanalean.




