Alberdik (Txapagain, Ordizia) eta Olanok (Bergara) irabazi dute 2026ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria. Larunbatean jokatu zituzten finalak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Alberdi 2. urteko alebinen kategoriako lehian nagusitu zitzaion Artolari (Lapke, Lazkao), eta Olano infantil kategoriako finalean hartu zuen mendean Lizarralde (Ilunpe, Azpeitia):
Ekainak 20, larunbata, 16:30, Azkoitia-Gurea
1. Alebinak:
EKHI ARTOLA ROPERO (Lapke) 14
TELMO ALBERDI ALBISU (Txapagain) 16
2. Infantilak:
INAR OLANO ALBERDI (Bergara) 18
ADEI LIZARRALDE UZKUDUN (Ilunpe) 10
Jaialdia ikusgai da gure Youtube kanalean.

