Lehiaketa

Hernanik, aurten bai

Iazko arantza atera ahal izan du Hernanik, ibilbide ona egin eta Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa irabazita. Aduna izan du aurkari finalean, bere lehendabiziko txapela jantzi nahi zuen herria; historia egin dute, hala ere, adunarrek, finalera iritsita.
Bi herrietako zaleek bete zuten Atano III.a, giro onez bete ere, finala euskal pilotaren festa handia bihurtuz:

HERNANI 3 / ADUNA 0. HERNANI TXAPELDUN

1. Eskuz binaka, kadeteak:
HERNANI (Oier Arsuaga Zabala-Liher Zugasti Amenabar) 22
ADUNA (Hodei Barriola Arrospide-Xuhar Iparragirre Aburuza) 9
2. Eskuz binaka, jubenilak:
HERNANI (Ekhi Oses Barberena-Manex Alberdi Santa Cruz) 22
ADUNA (Aier Aburuza Arretxe-Peru Cestau Sanchez) 5
2. Eskuz binaka, nagusiak:
HERNANI (Xabier Apaolaza Albistur-Markel Lizeaga Arostegi) 22
ADUNA (Andoni Olasagasti Goenaga-Joanes Cestau Sanchez) 9

Pilotari hauek osatu dute Hernaniko taldea: Oier Arsuaga Zabala, Aieko Azpeitia Bengoa, Ekhi Galdos Uzkiano, Xuhar Hernandez Miner, Aratz Labaka Etxeberria, Unax Mendiable Ezeiza, Hegoi Zabala Moreno, Lier Zugasti Amenabar, Manex Alberdi Santa Cruz, Amets Makatzaga Agirre, Ekhi Oses Barberena, Martin Alberdi Rodriguez, Oier Azpeitia Bengoa, Xuban Iturbe Morcillo, Oihan Legarreta Aranburu, Unax Manterola Miranda, Unax Pascual Etxegoien, Josu Altuna Irazusta, Xabier Apaolaza Albistur, Garikoitz Arizmendi Arruti, Unai Etxarri Lujanbio, Jon Jara Aldabe, Markel Lizeaga Arostegi, Anartz Oiarzabal Uria eta Xabier Salaberria Oiarbide.
Eta honakoek Aduna: Aiert Aburuza Arretxe, Iker Aburuza Gorostizu, Hodei Barriola Arrospide, Joanes Cestau Sanchez, Peru Cestau Sanchez, Inhar Iparragirre Aburuza, Xuhar Iparragirre Aburuza eta Andoni Olasagasti Goenaga.

Garaipen honekin, 6. txapela gehitu dio Hernanik bere palmaresari; gainontzeko bostak urte hauetan lortu zituen: 2000 (Azkoitiaren kontra), 2002 (Lasarte-Oria txapeldunorde), 2005 (Azkoitiaren aurka), 2011 (Donostiari) eta 2012 (Berrobiri). ETa beste 7 aldiz izan da txapeldunorde: 1973an (Segurak jantzi zuen txapela), 1999an (Azkoitia txapeldun), 2003an (berriro Azkoitia), 2004an (Azpeitiak txapela), 2009an (Bergara txapeldun), 2010ean (Azpeitiak irabazi zuen) eta iaz (Oiartzun txapeldun).
Adunarentzat lehendabiziko finala izan da hauxe, eta txapeldunordearen garaikurrekin eta herri osoaren babesarekin itzuli da.

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 58 edizioetatik Hernanik 53 alditan hartu du parte, eta Adunak 8 ediziotan.  

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Hauez gain, Izarkom-i ere errekonozimendua egin nahi diogu, finala eta oro har gure emanaldi guztiak eskaintzeko emandako estaldura eta babesagatik. Nola ez, Gipuzkoako Foru Aldundiari. Baita Donostiako Udalari ere. Eta eskuzko finalean bere babesa eman diguten Hernaniko eta Adunako Udalei, Alkaini, Imanol Barriola harategiari, Aburuza kaldereriari, Etxezabali eta Zabala sagardotegiari.

Jaialdiaz oso-osorik eta Atanoko giroaz disfrutatzeko aukera duzue oraindik, gure Youtube kanalean.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.