Iazko final bera errepikatu da aurten Herriarteko Pala Txapelketan: Andoain eta Errenteria aurrez aurre. Eta iazko txapeldun bera izan du aurtengo edizioak: Andoain. Bana berdindu dute bi herriek, baina aldeko tanto kopuruak eman die garaipena andoaindarrei; beraien bederatzigarren txapela da aurtengoa:
ANDOAIN 1 (73) / ERRENTERIA 1 (60). ANDOAIN TXAPELDUN
1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Ibai Iradi Berasategi-Aritz Rekalde Ezkurra) 33
ERRENTERIA (Ibon Eskisabel Mitxelena-Ruben Pichel Jimenez) 35
2. Pala motza:
ANDOAIN (Ibon Altuna Zabala-Koldo Ponce Iturralde) 40
ERRENTERIA (Yorel Martinez Garcia-Abel Pichel Jimenez) 25
Pilotari hauek osatu dute Andoaingo taldea: Xabier Alkorta Atorrasagasti, Ibon Altuna Zabala, Ibai Iradi Berasategi, Iñaki Lopez de Munain Oñederra, Koldo Ponce Iturralde eta Aritz Rekalde Ezkurra.
Eta hauek Errenteriakoa: Garikoitz Aizkorreta Aduriz, Aitzol Arizmendi Portugal, Aritz Arregi Etxenagusia, Eneko Arruabarrena Garcia, Ibon Eskisabel Mitxelena, Yorel Martinez Garcia, Kerman Murua Berra, Abel Pichel Jimenez, Ruben Pichel Jimenez eta Aitor Zapirain Larreta.
Garaipen honekin, esan bezala, 9. txapela batu du Andoainek. Gainontzekoak urte hauetan jantzi zituen: 2009 (Oiartzun txapeldunorde), 2010 (Errenteriaren aurka), 2011 (Oiartzuni irabazita), 2013 (Olaberriari), 2016 (Debari), 2017 (Deba txapeldunorde), 2021 (Errenteriari irabazita) eta 2025 (Errenteria txapeldunorde). Eta 7 aldiz izan dira txapeldunorde: 1997 (Donostiak irabazi), 1999 (Zarautzek), 2006 (Donostiak), 2008 (Donostiak), 2015 (Donostiak), 2022 (Errenteriak) eta 2024 (Errenteria txapeldun).
Errenteriak 7 txapel ditu: 1991-1995 bitarte (biak barne) lortutakoak (Donostia, Altzo, Donostia, Donostia eta Oiartzunen kontra, hurrenez hurren), 2022koa (Andoaini irabazita) eta 2024koa (Andoaini). Eta, aurtengoarekin, 7 aldiz izan da txapeldunorde; hauek gainontzekoak: 1996an (Oiartzunek irabazi), 2010ean (Andoainek), 2018an (Oiartzunek), 2021ean (Andoainek), 2023an (Donostiak) eta 2025 (Andoain txapeldun).
Bai Andoain bai Errenteria Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu dira, hau da, 35 aldiz.
Bi herriek 6 final jokatu dituzte elkarren aurka: horietako lau irabazi ditu Andoainek (2010, 2021, 2025 eta 2026) eta 2 Errenteriak (2022, 2024).
Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria izan dira, aurten ere, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.
Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia.


