Munduko pilotari onenetakoak ariko dira; ekainaren 25ean jokatuko da finala, Irungo Ramuntxo Berri trinketean Martxan da Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sari Nagusia. Atzo iluntzean (2011-05-26) aurkeztu zuten, Donostiako Kirol Etxean, pilotari parte-hartzaileak bertan zirela. Eta igande honetan bertan, hilak 29, jarriko da martxan goi mailako txapelketa hau. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatzen duen lehiaketa…

