Izen-emateak

Emakumea Pilotari Txapelketa (ezker horma). Izen-ematea zabalik

Urriaren 4an bukatuko da epea; txapelketa bi mailatan jokatuko da, eta urriaren 22an hasiko da

Zabaldu berri da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketan izena emateko epea.
 

Txapelketa hau, azken urteetako ildoari segiz, bi mailatan jokatuko da (1. eta 2. mailak).


Eta, aurreikusitakoaren arabera, urriaren 22tik abenduaren 24ra jokatuko da, nahiz eta izen-emateak jaso ostean beharrezko egokitzapenak burutuko diren.


Izena pilota elkarteen bitartez eman beharko da. Eta urriaren 4a izango da horretarako azken eguna.
 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, izen-emate orria…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.