Ikastaroak

Ikastaro guztiak, prest

Urriaren 3an hasiko dira emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroetako zein Nesken Paleta Eskoletako saioak; ekainera arte luzatuko dira

Prest da dagoeneko 2011-12 denboraldirako ikastaro eskaintza. Emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroak zein Nesken Paleta Eskoletako saioak urriko lehendabiziko astean hasiko dira. Eta, astero-astero hitzordua eginez, ekainera arte luzatuko dira. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Emakumea Pilotari proiektuaren barruan kokatzen dira biak ala biak. 
 
 
Ondoren zehazten ditugu bateko zein besteko eskaintzak, herriz herri sailkatuta:
 
 
 
 
AISIALDIKO PALETA IKASTAROAK
 
 
 
Azkoitia: ostiralak.
 
Donostia: astelehenak edo asteazkenak.
 
Hernani: astelehen, astearte edo ostegunak.
 
Ibarra: astelehenak.
 
Oiartzun: astelehenak.

Tolosa: astearteak.

Usurbil (Udalak antolatuta): astelehenak edo asteazkenak.
 
Villabona: ostegunak.
 
Zarautz: astearteak, ostegunak edo ostiralak.

Zizurkil: astearteak.

 
 
 
 
NESKEN PALETA ESKOLAK
 

Aia: ostiralak.

Astigarraga: ostegunak.

Ataun: asteazkenak.

Azpeitia: astelehenak.
 
Bidegoian: astelehenak.
 
Lasarte-Oria (jendea falta da): astelehen, astearte, ostegun edo ostiralak.

Zarautz: asteazkenak.
 
 

Informazio gehiagorako: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com. Herriz herriko xehetasun gehiago webgune honetan plazaratutako aurreko albisteetan eta www.blogak.com/emakumeapilotari gunean aurkituko duzue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.