Final mordoxka izango da ikusgai, jardunaldi honetan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Izarkom Sarian. Espezialitate askotarikoak, gainera, paleta argentinarreko, eskuz banakako eta xareko finalak jokatuko baitituzte Gipuzkoako pilotariek: Irungo Ramuntxo Berri trinketak hartuko ditu paleta argentinarreko finalak, ostegunean, eta Irurako Ametsa trinketak eskuz banakakoak eta xarekoa, larunbatean. Jarraian dituzue jaialdi guztien xehetasunak: Martxoak 5, osteguna, 19:00,…
