Eneko Sagarmendi Fernandezek (Mindara) irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako buruz buruko finala Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketan. Bere klubeko Erik Dima Gaton Mirandarekin neurtu ditu indarrak, eta 22-4ko emaitzarekin lortu du txapela janztea. Finalez gain, beste hainbat lehia ikusteko aukera izan zen, larunbatean, Irungo Uranzu pilotalekuan: adimen urritasuneko teniseko paletako partidak eta gurpil…
