Lehiaketa

Martxan da 63. Enrique Abril Errebote Txapelketa

Asteburuan, irailaren 6an, hasiko da 63. Enrique Abril Errebote Txapelketa, eta harekin abiatuko da lehiaketa ofizialen 2026-27 denboraldia.

Euskal Herriko zortzi talde lehiatuko dira aurten, horietatik lau Gipuzkoakoak: Oiartzungo Txost, Zubietako Zubieta 1 eta Zubieta 2, eta Amasa-Villabonako Behar Zana. Gainerako lau taldeak Luzean, Goizeko Izarra, Kanboarrak eta SPUC izango dira. Bi multzotan banatuta ariko dira:

A multzoa

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
  3. Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa)
  4. Goizeko Izarra (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea)

B multzoa

  1. Zubieta 1 (Zubieta, Gipuzkoa)
  2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  3. Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa)
  4. SPUC (Senpere, Lapurdi)


Lehen fasean, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean. Partidak irailaren 6an hasi eta irailaren 27ra bitarte jokatuko dira, Zubietako, Oiartzungo eta Villabonako plazetan.

Ondoren etorriko da bigarren fasea. Finalerdiak urriaren 4an jokatuko dira: A multzoko lehen sailkatuak B multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du, eta B multzoko lehenak A multzoko bigarrenaren aurka.

Finala urriaren 11n izango da, Villabonako plazan.

Egutegia, emaitzak eta txapelketaren gainerako xehetasunak webguneko “Lehiaketa” atalean kontsultatu ahal izango dira.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.