Infantil kategoriako neska-mutilak ariko dira txapelketa berri honetan; hainbat egoitzatan jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan; urtarrilaren 28an izango da finala
Aretxabaletak hartuko du eskuz binakako finalen jaialdia, larunbat arratsaldean, eta Astigarragan jokatuko dira gomazko paletako lehiak, igande arratsaldez; kadete eta jubenilen gomazko paletako lehia ere hasiko da jardunaldi honetan
Infantil kategoriako neska-mutilak ariko dira txapelketa berri honetan; hainbat egoitzatan jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan; urtarrilaren 28an izango da finala
Asteburuan hasiko da Zesta-puntako Udazken Saria; benjamin, alebin eta infantil kategorietako pilotariak lehiatuko dira izaera bereziko txapelketa honetan; urtarril hasieran jokatuko dituzte finalak, Tolosan
Eskuz binakako Ohorezko mailako finala irabazi du Lapke-ko Senar-Garmendia bikoteak, Hernani 1 taldeko Apaolaza-Lizeagak jantzi du nagusien 1. mailako txapela, Lapke 2 taldeko Garmendia-Otxoak nagusien 2. mailakoa, Oiarpe 1eko Etxeberria-Landak jubenilen
Eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako eta jubenilen 1. mailako finalak ikusteko aukera izango da, larunbatean, Oiartzunen; kadeteen 1. mailako finala Alegian jokatuko dute, ostiralean; eta nagusien 2. eta 1. mailakoen jaialdia Antzuolan, igandean; gomazk
Larruzko paletako 1. mailako finala irabazi du Eple 1 taldeak, 2. mailakoa Oiangu 2k eta 3. mailakoa Ilunpek, hurrenez hurren, Oiangu 2, Errepala eta Gazteleku taldeen aurka; larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzeko txapelketari ekingo diote jarduna
10:30ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik, Ilunpe eta Gazteleku taldeak izango dira aurrez aurre, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Errepala eta Oiangu 2 ariko dira nor baino nor gehiago; eta azkeni
Infantil kategoriako 31 pilotari ari dira, Urrestillan (Azpeitia), Beasainen eta Lasarte-Orian, eta kadete kategoriako 18, Donostian; Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria eta Unai Alberdi, Xabier Tolosa eta Asier Arteaga pilotari profesional eta profesional
Donibane Lohizunekoek Enrique Abril Errebote Txapeketa irabazi dute beste behin, oraingoan Hazparneko Noizbait taldearen aurka finalean 13-4 nagusituta; 30. finala zuten aurtengoa donibandarrek, eta beraien 19. txapela janztea lortu dute
2. urteko alebin eta infantil kategorietako 280 bat pilotari lehiatuko dira, buruz buru; abenduaren 25eko jardunaldian izango dira ikusgai Gipuzkoako zein eskualdeetako finalak
10:30ean hasiko da aurrez aurrekoa, Zubietako plazan; Gipuzkoako bi ordezkariek, Txost-ek eta Zubietak, finalerdiak galduta txapelketari agur esan behar izan diote
Bizkaiak irabazi du, berriz ere, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala, eta Gipuzkoak ezin izan du etxera ekarri bere lehendabiziko txapela; bi taldeek dagoeneko bost final jokatu dituzte elkarren aurka txapelketa honetan