Lehiaketa

Paletako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa hasiko da jardunaldi honetan

Infantil kategoriako neska-mutilak ariko dira txapelketa berri honetan; hainbat egoitzatan jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan; urtarrilaren 28an izango da finala

Eskuz eta zesta-puntaz gain, denboraldi honetan eta estreinakoz, paletaz ere antolatu dugu Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa. Infantil kategoriako neska-mutilak ariko dira, binaka, eta asteburu honetan (2022-11-27) ekingo diote lehiari.


 

10 taldek eman du izena, eta bi multzotan banatu ditugu:

A MULTZOA

  • Behar Zana 2
  • Bidania
  • Ilunpe
  • Intxurre
  • Zumaia 1
     

B MULTZOA

  • Behar Zana 1
  • Errepala
  • Txulobi
  • Zumaia 2
  • Zumaia 3

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, azaroaren 27ko jardunaldian hasi eta urtarrilaren 8kora bitartean. Egoitzetan jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan. Hauxe da aurreikusitako egutegia:
 

  • Azaroak 26: Villabona
  • Abenduak 3: Donostia-Altza
  • Abenduak 10: Azpeitia
  • Abenduak 17: Alegia
  • Urtarrilak 7: Zumaia

Ligaxkan multzo bakoitzeko 1. eta 2. postuan sailkatutakoek jokatuko dute azken fasea.

Hala, urtarrilaren 21ean izango dira finalerdiak, eta urtarrilaren 28an finala, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan.

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta-Infantilak atalean aurki daitezke txapelketa berri honi buruzko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.