10:30ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik, Ilunpe eta Gazteleku taldeak izango dira aurrez aurre, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Errepala eta Oiangu 2 ariko dira nor baino nor gehiago; eta azkeni
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, asteburu honetan. Hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak jokatuko dituzte, larunbat goizean, Olaberrian. 10:30ean hasiko da jaialdia: lehenik, nagusien 3. mailako finala jokatuko dute Ilunpe (Azpeitia) eta Gazteleku (Andoain) taldeek; ondoren, 2. mailako norgehiagoka Errepalak (Donostia) eta Oiangu 2k (Ordizia); eta azkenik, 1. mailako finala, Oiangu 2 (Ordizia) eta Eple 1 (Errenteria) taldeek.
Urriak 29, larunbata, 10:30, Olaberria-Udalekoa
1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
ILUNPE (Eneko Martija-Mikel Sanchez)
GAZTELEKU (Xabier Alkorta-Koldo Ponce)
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
ERREPALA (Mikel Begiristain-Endika Urrutia)
OIANGU 2 (Jose Manuel Garrido-Francisco Ropero)
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
OIANGU 2 (Xabier Ibarguren-Imanol Olaran)
EPLE 1 (Aitor Estefano-Ruben Pichel)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari.
*Argazkiak: Oiangu Pilota Elkartea (Ordizia) -aurtengo txapelketaren partidetako bat, eta iazko sari-banaketa-.


