Aretxabaletak hartuko du eskuz binakako finalen jaialdia, larunbat arratsaldean, eta Astigarragan jokatuko dira gomazko paletako lehiak, igande arratsaldez; kadete eta jubenilen gomazko paletako lehia ere hasiko da jardunaldi honetan
Beste hainbat final jokatuko dira, asteburu honetan (2022-11-27), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eskuz binakakoak, larunbatean, Aretxabaletan: zehazki, eskuz binaka kadeteen 3. mailako finala, kadeteen 2. mailakoa eta jubenilen 2. mailakoa. Eta gomazko paletakoak, igandean, Astigarragan: nagusien 3., 2. eta 1. mailako lehiak, zehazki.
Ondorengo lerroetan dituzue jaialdien xehetasunak:
Azaroak 26, larunbata, 16:30, Aretxabaleta-Udalekoa
ARETXABALETA (Markel Beitia-Unax Gonzalez)
ATAUN (Oier Izagirre-Aetz Lopez)
INTXURRE (Josu Collado-Unax Madina)
OIARPE 1 (Haitz Aranburu-Xuban Goñi)
Azaroak 27, igandea, 16:00, Astigarraga-Udalekoa
LAGUNAK 1 (Beñat Arrizabalaga-Ander Conde)
OSPELE 1 (Mikel Contreras-Aritz Lertxundi)
MUNDARRO (Alain Agirre-Beñat Zubiarrain)
ERREPALA (Mikel Antxordoki-Joseba Arizmendi)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP binaka ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazioa, zein kategoria eta maila guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
Bestetik, gomazko paletaz lehia berria hasiko da jardunaldi honetan: kadete eta jubenilen txapelketa.
8 taldek eman du izena: Aia, Errepala, Txost 1, Txost 2, Txost 3, Zumaia 1, Zumaia 2 eta Zumaia 3.
Asteburu honetan hasi eta urtarrilaren 15ekora bitartean, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek. Eta lehen hiru sailkatuek jokatuko dute azken fasea.
1. sailkatuak finalerako zuzeneko txartela lortuko du, eta 2. eta 3. sailkatuak finalerdietan lehiatuko dira beste txartelaren bila. Urtarrilaren 22ko jardunaldian izango da finalerdia, eta finala 29koan.
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP binaka-Jubenilak txokoan.


