Martxan da 2015eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Gaur (2015-04-29) egin dira kanporaketen zozketak jendaurrean, Donostiako Kirol Etxean antolatutako aurkezpen ekitaldian. Mikel Ertxin Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidenteak eta Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariak gidatu dute saioa, eta jakinminez jarraitu dituzte nondik norakoak hainbat herritako pilotariek eta ordezkariek. Edizio honetan, 22 herrik eman dute izena eskuko…

