16:30ean hasiko da jaialdia, Karmelo Baldan, eta hiru final izango dira ikusgai: kadeteena, nagusien 2. mailakoena eta nagusien 1. mailakoena
Pixkanaka-pixkanaka bukaerara iristen ari da Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eta gero eta final gutxiago gelditzen dira jokatzeko.
Asteburu honetan, adibidez, puntisten txanda izango da. Hain zuzen ere, zesta-puntako finalak jokatuko dituzte larunbatean (2015-12-19), 16:30ean, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Abenduak 19, larunbata, 16:30, Donostia-Karmelo Balda
1. Zesta-punta kadeteak: ZUMAIA 1 (Agirre-Lopez) / DONOSTIA JAI ALAI (Aiestaran-Iriondo)
2. Zesta-punta nagusiak, 2. maila: ZUMAIA 1 (Etxabe-Segurola) / DONOSTIA JAI ALAI 1 (Mendizabal-Manzisidor)
3. Zesta-punta nagusiak, 1. maila: DONOSTIA JAI ALAI 1 (U.Alberro-A.Alberro) / GAZTELEKU 2 (Aizpurua-Gonzalez)
Espezialitate honetan txapelketak utzitako datuak (emaitzak, sailkapenak…) ikusgai daude webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Zesta punta atalean.
Hurrengo asteburuan (2015-12-27) jokatuko dira Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoaren gainontzeko finalak, txapelketari amaiera emanez.


