Araistegi-Arrietak osatutako bikoteak Garmendia-Maiza bikotearen Su-Berri 1 hartu zuten mendean, 30-16, 1. mailako finalean; 2. mailako lehian, Aldai-Eizmendiren Aia taldeak 30-13 irabazi zion San Sebastian-Erasun bikotearen Ziotza 2ri
Hernanik eta Aiak irabazi dituzte Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak. Araistegi-Arrietaren Hernanik 30-16 hartu zuen mendean Garmendia-Maiza bikotearen Su-Berri 1 taldea, 1. mailako finalean. Eta 2. mailako lehian, Aldai-Eizmendiren Aia nagusitu zen, 30-13, San Sebastian-Erasunek osatutako Ziotza 2 taldearen aurka. Hona hemen jaialdia:
Urriak 31, larunbata, 17:00, Donostia-Atano III.a
1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: AIA (J.Aldai-G.Eizmendi) 30 / Ziotza 2 (J.San Sebastian-I.Erasun) 13
2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: HERNANI (A.Araistegi-A.Arrieta) 30 / Su-Berri 1 (A.Garmendia-A.Maiza) 16
Txapelketa honetan 4 talde lehiatu dira 1. mailan eta 8 talde 2. mailan. Datu guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean daude ikusgai.


