Mikel Arregi Ertxin babesa eta elkartasuna adierazteko prentsaurrekoan pilota munduko jende ugari bildu zen. Joan den ostiralean (2013-10-25) prentsaurrekoa eskaini zuten Donostiako Amara Plaza hotelean euskal pilota munduan lanean ari diren hainbat pertsonak. Espainiako Audientzia Nazionalean hasi diren epaiketak salatu zituzten eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea den Mikel Arregi “Ertxin”-i elkartasuna adierazi zioten. Izan…

