Su-Berriko bikoteak 23-30 hartu zuen mendean Hernani 3.
Su-Berri taldeak (Aburuza-Garmendia) irabazi du 2013-14ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko neska nagusien finala.
Joan den ostiralean (2014-04-04), Donostiako Gaskan jokatu zen finala eta Su-Berriko taldeak 23-30 hartu zuen mendean Hernani 3ko bikotea (Manzisidor-Irazustabarrena)
Ondoren zehazteko dugu finala:
*Apirilak 4, ostirala, 20:00 – Donostia – Gaska Trinketa:
– Paleta argentinarra, neska nagusiak: HERNANI 3 (Manzisidor-Irazustabarrena) 23 / SU-BERRI (Aburuza-Garmendia) 30
Txapelketa Hernaniko 3 taldek (Hernani 1, Hernani 2 eta Hernani 3) eta Su-Berriko taldeak jokatu dute.
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.
Asteburu honetan ere etxean jokatuko dute talde gipuzkoarrek.
5.jardunaldia izango den honetan Gipuzkoa Errioxaren aurka lehiatuko da. Ligaxkako azken jardunaldia izango da.
Ezker Hormako lehiak Donostiako Atano III-an eta Loiolan ikusteko aukera izango dugu.Trinketeko partidak aldiz, Irurako Ametsa trinketan.
Gipuzkoa oso fin aritu da txapelketan zehar. Nafarren kontrako lehian izan ezik, beste guztietan garaipenak lortu ditu.
Lehenengo jardunaldian, Nafarroak hemezortzi garaipen lortu zituen eta Gipuzkoak hamasei. Bigarren jardunaldian, Arabak bederatzi eta Gipuzkoak hemezortzi. Hurrengoan, hirugarren jardunaldian, Gipuzkoak hogeitabi eta Bizkaiak bederatzi. Eta joan den asteburuko lehietan, Gipuzkoak hamabost eta Iparraldeak hamabi.
Finalerdiak apirilaren 27ko asteburuan ospatuko dira: ezker hormako lehiak Bizkaian eta trinketekoak aldiz, Iparraldean. Finalak Araban jokatuko dira, maiatzaren 4ko asteburuan.
2013-2104ko GRAVNI txapelketari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, Selekzioak atala bisita dezakezue.Bertan, egutegia,emaitzak,…aurki ditzakezue.



