Aurkezpenak

Herriarteko Txapelketaren aurkezpena apirilaren 30ean izango da

Donostiako Kirol Etxean izango da 2013-2014ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpena.

Apirilaren 30ean, asteazkena, aurkeztuko da 2013-14ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Ekitaldia Donostiako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5) izango da, 19:00etan.

Aurkezpenaren ondoren kanporaketen zozketa egingo da, eskua, pala eta zesta-punta espezialitateetan.

Aurten 23 herrik hartuko dute parte eskuko lehian , 8 palakoan eta 4 zesta-puntakoan.

Ondorengoak dira txapelketan lehiatuko diren herriak:

ESKUA: 23 herri

1.    Alegia

2.    Amezketa

3.    Andoain

4.    Arrasate

5.    Asteasu

6.    Astigarraga

7.    Ataun

8.    Azkoitia

9.    Beasain

10.  Bergara

11.  Bidania-Goiatz

12.  Donostia

13.  Elgoibar

14.  Errenteria

15.  Hernani

16.  Lasarte-Oria

17.  Lezo

18.  Oiartzun

19.  Tolosa

20.  Zaldibia

21.  Zestoa

22.  Zizurkil

23.  Zumarraga

 

PALA: 8herri

1.      Andoain

2.      Deba

3.      Donostia

4.      Errenteria

5.      Lazkao

6.      Oiartzun

7.      Olaberria

8.      Ordizia

 

ZESTA-PUNTA: 4 herri

1.      Donostia

2.      Mutriku

3.      Tolosa

4.      Zumaia

Txapelketa maiatzaren 11ko asteburuan hasi eta uztailaren 6an bukatuko dela aurreikusten da.

Webgune honetako Lehiaketa atalean aurki dezakezue txapelketaren inguruko informazio gehiago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.