Lehiaketa

Asteburuan hasiko da Herriarteko Txapelketa

Eskuko eta zesta-puntako lehiak jokatuko dira han-hemenka.

Asteburu honetan, eskuz eta zesta-puntaz arituko dira kadete, jubenil eta nagusi mailako pilotariak.


Eskuko lehian, final hamaseirenak jokatuko dituzte asteburu honetan eta hurrengoan. Ondorengoak dira lehenengo joan-etorrian lehiatuko diren herriak: Bergara-Errenteria, Lezo-Asteasu, Ataun-Elgoibar, Andoain-Donostia, Alegia-Amezketa eta Zestoa-Lasarte-Oria.


Zesta-puntako lehian Mutriku-Tolosa partidak jokatuko dira, igandean, maiatzaren11n, Mutrikun.


Azken uneko arazoak direla medio, Zaldibiak (eskuz) eta Donostiak (zestaz) txapelketatik erretiratu behar izan dute. Hortaz, 22 herrik parte hartuko dute eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan.


Eskuko eta palako modalitatetan kanporaketak jokatzen dira. Zesta-puntan aldiz, ligaxka jokatuko dute denen artean eta lehen bi sailkatuak finalera sailkatzen dira.


Asteburu honetan hasi eta txapelketak aurrera egingo du ekaina bukaeran eta uztaila hasieran finalak jokatuko diren arte.
 
Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.