Bi txapelketei ekingo diete asteburuan: alebin kategoriakoek Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketari, eta infantil kategoriakoek Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari
2. urteko alebinak eta infantilak (1. eta 2. mailakoak) lehiatuko dira; martxoaren 29ko jardunaldian jokatuko dituzte finalak
Bi txapelketei ekingo diete asteburuan: alebin kategoriakoek Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketari, eta infantil kategoriakoek Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari
Martxoan izango dira ikusgai finalak Jokoan da 2019-20 denboraldiko Udaberri Saria. Joan den asteburuan (2020-01-12) hasi zen gomazko paletako lehia (emakumezkoena eta gizonezkoen nagusien 2. mailakoa, zehazki), eta jardunaldi honetan (2020-01-19) gehituko zaizkio gainontzekoak. Han zuzen ere, jokamolde hauetan ariko dira pilotariak: Eskuz binaka: kadetetan (23 talde 1. mailan, 21 2. mailan eta 4 3….
Lapkeko Irribarriak jantzi du txapela kadeteen 1. mailan, klub bereko Goiburuk kadeteen 2. mailan, Tolosako Amianok jubenilen 1. mailan, Hernani klubeko Oiartzabalek jubenilen 2. mailan, Behar Zanako Xabi Urbietak nagusien 1. mailan eta Gaztelekuko Arrate
Azpeitiak hartuko ditu Gipuzkoako finalak, ostiralean, 18:00etan; Ekialdekoak Andoainen jokatuko dituzte, egun berean, baina 19:30ean; eta Ataunen izango dira Mendebaleko lehiak, larunbatean, 17:00etan
Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako finalak izango dira ikusgai Irungo Uranzu frontoian, larunbatean, 16:30ean; eta kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. mailako lehiak hartuko ditu Villabonako Behar Zana pilotalekuak, ostiralean, 18:00etan
Jubenilen 2. mailako lehia eta nagusien 3. mailakoa izango dira ikusgai, Gurutzeaga pilotalekuan, 16:30etik aurrera
Danok Bat 1, Hondarribia eta Danok Bat 2 taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz; Lapke 1 eta Alde Zaharra 1, eskuz binakako espezialitatean; eta Eple 2 eta Real Sociedad 1 taldeak, pala motzez
5 bikote lehiatuko dira 1. mailan eta beste 5 2. mailan; Azkoitian (1.maila) eta Azpeitian (2. maila) jokatuko dituzte 1. jardunaldiko partidak; otsailaren 15eko asteburuan izango dira finalak
Mutrikuk hartuko ditu zesta-puntako lehiak, ostiralean; Donostiako Loiola auzoan jokatuko dira, egun berean, eskuz binakakoak; eta pala motzekoak Donostiako Altza auzoan izango dira ikusgai, larunbatean