Gipuzkoaz gain, Euskal Herriko beste 6 talde lehiatuko dira bosgarren edizio honetan; urri hasierarako aurreikusten da finala
Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaz gozatzeko aukera izango da 2020-21 denboraldian ere. Asteburuan (2020-09-06) hasiko da lehia. Eta Gipuzkoa izango da parte-hartzaileetako bat.
Guztira, Euskal Herriko 7 talde ariko dira bosgarren edizio honetan, bi multzotan banatuta:
- Bizkaia 1
- Gipuzkoa
- Iparralde-Senpere 2 (Lapurdi)
-
Iparralde-Amikuze (Nafarroa Beherea)
B MULTZOA
- Bizkaia 2
- Iparralde-Senpere 1 (Lapurdi)
- Iparralde-Itxasuarrak (Lapurdi)
Ligaxka jokatuko dute aurrena multzo bakoitzean, irailaren 6tik 20ra bitarteko asteburuetan.
Ondoren, ligaxkan multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, partida bakarrera (A1 vs B2 eta B1 vs A2), irailaren 27ko jardunaldian (eguraldiaren arabera beti ere, hau da, txapelketa aurreikusita bezala baldin badoa).
Pilotari hauek ordezkatuko dute Gipuzkoa aurten:
- Andoni Zabala Lekuona (Txost)
- Ekaitz Lasa Irastorza (Txost)
- Iban Jauregi Erkizia (Txost)
- Iñaki Esnal Aizpurua (Txost)
- Jon Ander Esnaola Lizaso (Txost)
- Julen Chiapuso Nosellas (Eple)
- Xabier Azpiroz Ibarguren (Eple)
- Julen Iribar Arruti (Izurun)
- Iñigo Ugalde Muguruza (Oiarpe)
- Imanol Ugalde Muguruza (Oiarpe)
- Jon Urbieta Otaegi (Behar Zana)
Lehendabiziko jardunaldian, Gipuzkoak Bizkaiaren kontra jokatuko du. Larunbatean, hilak 5, izango da aurrez aurrekoa, 16:30ean, Berrizen (Bizkaia).
Informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org.


