Izarkom Telekomunikazio Kooperatibak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean jarraituko dute denboraldi honetan ere, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketak bultzatzeko. Kooperatiba trinketeko espezialitate eta kategoria guztien babesle ofiziala izango da, kadeteetatik hasi eta nagusietaraino. Lankidetzaren erakusgarri, bi erakundeetako ordezkariak elkartu dira denboraldi honetako Izarkom Sariak aurkezteko. Aurkezpenean, txapelketetan parte hartuko duten hainbat klubetako pilotariak ere…

