Euskal Pilota Selekzioak XX. Euskal Pilota Munduko Txapelketa jokatuko du urriaren 15etik 24ra, Buenos Airesen (Argentina) eta Colonia del Sacramenton (Uruguai). Euskal selekzioak bere izenean parte hartuko duen lehen Munduko Txapelketa izango da. Selekzioa urriaren 1ean aurkeztu zuten Gasteizko Foru plazan. Guztira, 41 pilotarik eta 9 hautatzailek osatzen dute taldea, eta 13 espezialitatetan lehiatuko dira,…

